Kartela ingurumenaren egunaFanderiako Errotak ibai ondareen eta paisaien balioaz informatu eta kontzientziatzeko helburu izanik, Ingurumenaren Munduko Eguna ospatzeko, ekimen berri bat aurkezten du.

Oraingo honetan, "Ibaiaren altxorrak ezagutzen" jarduera antolatu du, bereziki familiei zuzenduta, non gazte eta helduek ibai ingurunearekin birkonektatzeko aukera izango dute. Aurkikuntza eta emozioen bitartez, ibai habitata balioesteko eta errespetatzen ikasteko aukera paregabea.

Fanderiako Errota, Errenteriako industriaren indarra eta bilakaera egiaztatzen duen udal eraikina da. XV. mendean jadanik, uraren indarraz baliatzen zen Renteriola burdinola martxan jartzeko eta urteetan zehar irin eta pentsu fabrika izatera ere iritsi zen, 1996an industria-jarduera utzi zuen arte.

Gaur egun, Fanderiako Ibaiaren Interpretazio Zentroan, Oiartzun eta Urumea ibai ekosistemek Errenteriako udalerriarentzat historian zehar izan duten garrantziaz ohartzeko aukera izango du bertara hurbiltzen den orok.

Tematika honen barruan, Fanderiako Errotak hainbat osagai eskaintzen ditu: biodibertsitatea, ondarea, baliabideen erabilera jasangarria edo aisialdi aktiboa, besteak beste. Gainera, bere agertoki fisikoa eraikin beraren gainetik dago, eraikinaren kanpoalderaino, sistema hidraulikoa eta kanalaren inguruetaraino hedatzen da, baita ibai hurbilenetara ere, interpretazio arloak eta jarduerak oinarri izanik.

Instalazio hauek larunbatetan, igandeetan eta jaiegunetan 10:00etatik 14:00etara nahi duen orok bisitatzeko aukera izango du, sarrera doan izanik. Bertan informazio-panelak eta bi ikus-entzunezko ikusteko aukera izango da, bertan dagoen gidak errotarri zaharrak martxan jarriz, ibaiak gure ondare kultural eta naturalarekin duen erlazio zuzenean murgiltzeko aukera emanez bisitariari.

Printzipioz herriko jendeari zuzentzen zaion eskaintza da, baina bisitari guztiak ongietorriak izango da bertara. Ekipamendu honen helburua Errenteriako paisaiaren inguruan informatzea eta sentsibilizatzea da, era berean, bertako espazioa gizarte dinamizazioa suspertzeko leku bihurtuz.

JARDUERAK

Igande honetan, ekainaren 9an, 11:00etan, instalazioetara hurbiltzen diren familiek ibaiaz gozatzeko aukera izango dute, ibaiak duen garrantzia errespetatuz eta balioan jarriz.

Hilabete honetan ere, datorren larunbatean zehazki, ekainaren 15ean, Fanderiako Errotak ingurumenarekiko kontzientziazio eta kontserbazio aktiboa izateko ekimena gauzatuko du, bertan hurbilen dagoen ibai arroaren garbiketa sustatuz. Jarduera hau Libera proiektuaren kolaborazio arloko “1m2 por la naturaleza” kanpainaren barnean kokatzen da. Eskualde honetako eskola taldeekin eremu honetan burutu zen azken jardueran, 60kg hondakin baino gehiago bildu ziren. Hortaz, jarduera hau ingurumena zaintzea eta gure gizartean praktikatzen den kontsumo eta ekoizpenak ingurumenean sortzen dituen ondorioen berri emateko baliagarri izango da. Animatu eta parte hartu!

Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6