ErrenteriaLoreAzoka2019gErrenteriako XI. Lore eta Landareen Azoka Berezia ospatuko da datorren larunbatean, martxoaren 23an. Bere hamaikagarren urteurrenean, bere partaideen kopurua haunditzen jarraitzen dugu, azoka indartuz. Larunbateko azokan 19 partehartzaile izango ditugu, horietako 9 lore eta landare ekoizleak direlarik. Bertan, ekoizle bakoitzak bere ekoizpena jarriko du erakusgai.

Azokan parte hartuko duten landare haztegien artean, landare mota bereziak ekoizten dituztenak ere baditugu. Aipatu nahi genituzke horien artean landare karniboroak eta kaktusak eta landare zukutsuak ekoizten dituzten bi haztegiak.

Azokaren ordutegia goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara luzatuko da. Lore eta landareen postuez gain, kosmetika naturala, sendabelarrak, haziak eta lore lehorrekin egindako artisau lanak eta lehendabiziko aldiz etorriko den Aleka Elkartearen (Nekazaritza agroekologikorako hazien ekoizpenerako Sarea) postuak ikusteko aukera izango da.

Honetaz gain, Azoka musikaz girotua izango da,eta haurrentzako jokuak eta tailerrak ere eskeiniko dira. Azokan parte hartuko duten ekoizleen zerrenda ondorengoa da:

  • IMG 20180324 112138Viveros el Montañés (Tafalla) Landare apaingarriak eta belar-usaintsuak
    Zunoyar Lorategia (Oiartzun) Barruko landareak, landare apaingarriak eta bildumako landareak
    Islaya (Oiartzun) Kaktusak eta landare zukutsuak
    Ortuberri (Iurreta) Baratzako landareak eta loredun landareak
    Urtinea (Usurbil) Barruko landareak, landare apaingarriak eta garaiko landareak
    Aritzkurengo Tienduka (Aritzkuren) Kosmetika naturaleko artisau produktuak
    Flores Ganchillo (Billabeta) Lore itxurazko imitaziozko artisau bitxiak
    Lore Prentsatua (Donostia) Lore prentsatua, lore lehorrekin egindako koadroak
    Semillas Ecológicas (Lasarte) Sukaldaritzako erabilera duten hazi eta belarrak
    Oiaralda s.l. (Zamudio) Ontziratutako sendabelarak
    Sojo natura (Lekunberri) Kosmetika naturaleko artisau produktuak
    Sara Letamendia (Aizarna) Kosmetika naturaleko artisau produktuak
    Bite me! plants (Bizkaia) Landare karniboroak
    Viveros Aranburu (Usurbil) Garaiko landareak eta zuhaiskak
    Eskulore (Larrabetzu) Artisautza lore-lehorrekin
    Anahuel (Gasteiz) Kosmetika naturaleko artisau produktuak
    Eguzkiloreak (Donostia) Zaku tela zatiekin egindako eguzkiloreak
    Tissus artisautza (Atxondo) Kapsulatutako lore lehorrak
    ALEKA Elkartea (Beizama) Nekazaritza agroekologikorako hazien ekoizpenea

 

Egitaraua:

Lekua: Gamon Zumardia (Errenteria)

09:00 – 14:00: Lore eta Landareen Azoka Berezia

09:00 – 14:00: Haurrentzako jokuak

11.30 – 12:30: Lore Prentsatuarekin haurrentzako tailerra

12:30 – 13:30: Haurrentzako landaketa tailerra

Abendua 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5