Baratzeak 1024x768Baratze bat landatu nahi, baina ez duzu nekazaritzarako lur-sailik? Orain aukera paregabea duzu eskura. Udalak berriki ireki du “Errenteriako Baratze Parke-ko” 77 udal baratzeen erabilera lizentziak emateko deialdia. Lur-sailak Arramendi gainean kokatuta daude. Guztira 77 lursail dira: 30m2-ko 42 baratze eta 60m2-ko 35 baratze, hain zuzen.

Errenteriako Baratze Parkea, Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala Baratze Parke Sarean sartuta dago eta sare honen bitartez informazioa eta aholku-laritza zerbitzua eskaintzen da, erabiltzaileen zalantzei erantzuteko, informazioa trukatzeko edota ekitaldiak antolatzeko.

Era berean, proiketu honen helburua barazkigintza ekologikoa eta ohitura osasuntsuak bultzatzeaz gain herritarren elkarbizitzarako topagunea izan nahi du.

Baratzeak erabiltzeko lizentziak urtebeterako emango dira eta gehienez, beste lau urte luza daiteke. Har-tzaileak hainbat baldintza bete behar ditu eskaera egiteko, besteak beste, Errenterian erroldatuta ego-tea eta nekazaritzarako beste lursailik ez izatea.

Bestalde, baratzeak baremazioaren arabera esleituko dira eta familia ugariei eta langabetuei lehentasuna emango zaie.

Baratze bat eskuratzeko xehetasun guztiak ezagutzeko sakatu hemen.

Eskaerak aurkezteko epea eta lekua

Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 20a arte, barne, izango da. 

Interesdunek Zu! Udal arreta zerbitzura jo dezakete horretarako astelehen, asteazken eta ostiraletan 7:30etik 15:00ak arte, eta astearte eta ostegunetan 7:30etik 20:00ak arte. Online egiteko aukera ere izango dute hala nahiago dutenek.

Uztaila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4