Hondakinak biltzeko sistema berriak urte bat bete du 768x513Urtebete igaro da Errenterian hondakinak gaika biltzeko sistema berria martxan jarri zela. 12 hilabetez herritarren jarrera eta inplikazioa zoriontzekoa izan da. Une honetan hondakin guztien %60 ondo sailkatuta jasotzen da. 2014ko datuekin alderatuta igoera handia izan da, hondakinen %30 gaika jasotzetik %60ra igaro dira Errenteriarrak.

Hondakin organikoak biltzeko edukiontzi marroiak oso harrera ona izan du herritarren artean. 2017an 1.400 tonatik gora hondakin organiko bildu ziren eta 2018an datu hauek hobetuko dira, urrirarte 2.231 tona bildu baitziren. Honek susposatzen du errefuseko edukiontzira 2.231 tona gutxiago botazen direla, eta ondorioz jasangarritasunean pausoak ematez gain, onura ekonomikoak ere lortzen dira, bilketa kostuetan dugun defizita murriztuz.

Herritar gehienek bere hondakinak ongi banatzen dituen arren, bada gehiengoaren jarrera positiboa zapuztu dezakeen jokabiderik ere. Bide onean goaz baina badaukagu zer hobetu.

Zertan hobetu behar dugu?

Alde batetik udala edukiontzi marroi eta grisetako irekitze sistemak dituen arazoak konpontzeko pausoak ematen ari da. Alde batetik edukiontzietako neurgailuen pila aldaketa orokor bat egin da eta bestetik enpresekin harremanetan dago, arazoari behin betiko erantzuna eman ahal izateko.

Bilketari berari dagokionez, hondakin kopurua ez ezik, biltzen denaren kalitatea bermatzea ezinbestekoa da. Hori horrela, edukiontzi organikoaren karakterizazio lanak egin zituen Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak urrian eta organikoak ez diren zenbait material aurkitu ziren bertan.

Batzuk ezagutza faltagatik izan daitezke:

  • - Janariz beteriko ontzi arinak (ezin bada janaria aprobetxatu, ontzi barrukoa organikoan hustu eta ontzia, hutsik, edukiontzi horira bota)
    - Pardelak (edukiontzi grisa edo errefusara bota behar dira)
    - Oihalak (edukiontzi txurira edo arroparentzat zuzendutakoa)
    - Ontzi arinak (beti edukiontzi horira)
    - Plastikozko poltsak. Gogoratu gai organikoa konpostagarria diren poltsetan bota behar dela. Horretarako, udalak poltsa hauek banatzeko makinak jarri ditu herriko hainbat puntutan (kokapen-mapa). Poltsak dohainik dira.

Baina edukiontzi marroian aurkitu diren beste hondakin batzuk bertan topatzea onartezina da: beira, medikamentuak, RAAE-ak, etab. Ezinbestekoa da organikoak ez diren material hauek edukiontzi marroian gehiago ez agertzea. Udalak behar diren neurriak hartuko ditu herritarren %95ak ongi egindako lana ez dezaten gutxi batzuk sapustu.

Bestalde, hondakin poltsa ugari agertzen dira lurrean, edukiontzien ondoan. Alde batetik, edukiontzi barruan botatzen ez diren poltsak; bestetik, boluminosoak (altzariak, etxetresnak, etab). Gogoratu behar da guztiz debekatuta dagoela poltsa zein boluminosoak edukiontzi kanpoan lagatzea. Maiatzean udalak doako sistema berria martxan jarri zuen mota honetako hondakinak jasotzeko. Norbaitek hondakin handi bat bota nahiko balu eguna eta ordua hitzartu beharko luke 943 34 13 45 telefonora deituz edo garbigunera joan.

Hondakin jakinen bat zer edukiontzitara bota behar duzun zalantza baduzu, kontsultatu gure weborria.

Ildo honetan, talde guztiok, bat egiten dugu Udalak, gaikako bilketaren tasak handitzeko eta organikotik inpropioak kentzeko helburuarkekin, martxan jarri dituen eta etorkizunean jarriko dituen ekimen guztiekin.

Hezitzaileak

Urte hasieran bezala abenduan ere hondakinen inguruko sentsibilizazio eta informazio kanpaina burutuko da Errenterian. Ildo horretatik, hezitzaileak izango dira herriko kaleetan hondakinen inguruan herritarrek dituzten zalantzak argitzeko eta hauen ohituretan positiboki eragiteko.

Abendua 2018
A A A O O L I
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6