stopGlobal Witness gobernuz kanpoko erakundeak argitaratutako txosten baten arabera 2017an 207 ingurumen-aktibista erail zituzten munduan, azken urteetako datu altuena.

Biktimen artean indigenak, ingurumen defendatzaileak eta komunitate-buruak aurkitzen dira. Erailketaz aparte, epaiketak, isunak, mehatxuak, atxiloketak etab. pairatzen dituzte.

Zergatik eta non?

Latinoamerika ingurumena babesteko borrokatzen duten aktibistentzako munduko herrialderik arriskutsuena bilakatu da; hain zuzen, hilketa guztien %60a suposatzen du. Bestalde, orain arte, meatzaritza-industriarekin erlazionatutako erailketak baziren ere, lehenbiziko aldiz, nekazaritzak gainditu du datu hori.

Isileko ehizaren kontra jardutea ere geroz eta arriskutsuago bilakatzen ari dela salatu du erakundeak, guztira 23 erailketa izan ziren. Gehiengoak Afrikako herrialdeetan eta basozain lanak betetzeagatik.

Adibide gutxi batzuk

Global Witnesse-ek aurkeztutako adibide batzuen artean Hernan Bedoya kolonbiarra dago, palma-olio eta banana plantazioen kontra borrokatzeagatik; Filipinetako 8 nekazari erail zituzten beraien lursailak babesteagatik; Brasilen herri indigenen eskubideak defendatzen zituen komunitate baten kideak zauritutak izan ziren, etab.

Jatorrizko albistea irakurtzeko sakatu hemen

 

Uztaila 2019
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4