Errenteria Mugikortasuna2018Irailaren 14an, ostirala, bigarren eskuko bizikleten merkatua antolatuko da Errenteriako Gamon zumardian. Arratsaldeko 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik.

Gordailu-zerbitzua 15:00etatik 16:30era egongo da zabalik. Ekarri saldu nahi duzun bizikleta edo mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuak (patinak, patineteak, trizikloak, osagarriak...). Ez da 400€ baino gehiagoko salneurririk onartuko. 

Doako Gordailu-bidezko salerosketa sistema pertsona guztien eskura ipiniko da. Gordailu zerbitzuan antolakuntzako kideak arduratuko dira haien zainketaz eta salmentaz, saldutakoaren artikuluen dirua jasoz eta saldu ez dena jabeei itzuliz.

Era berean, aukera paregabea da behar duzun bizikleta eskuratzeko prezio ezin hobean.

Ekimen hau, urtero antolatzen den Europako Mugikortasun jasangarriaren egitarauan kokatzen da, eta aldi berean, Udala garatzen ari den Hondakinen prebentzio planean primeran txertatzen da.

Oharra: parte hartzeko adin nagusikoa izan behar da eta datuak utzi (NAN eta telefonoa).

IMG 7030 001

Uztaila 2020
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2