AuzoKonposguneaHurrengo asteartean, abuztuak 28, Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Lan horiek Errenteriako Udalak duela 4 urte abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie.

Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 9:30etan abiatuko dira Fanderiako gunetik. Honakoa izango da ibilbidea: Fanderia, Agustinak eta Gaztaño (lehenik Arramendi igoeraren hasieran kokatuta dagoen gunea eta ondoren, Gaztaño 44 zenbakiaren parean dagoena). Alaberga auzoko konpostaje-guneari dagokionez, eremu horretan egiten ari diren lanak gora-behera, gunea kendu egin zen eta herri-lanak amaitutakoan berriz ere erabilgarri izango dute konpostaje-programan parte hartzen duten auzoko bizilagunek.

Ikuskaritza hau erabiltzaileek izan ditzaketen zalantzak eta kezkak argitzeko ere baliatu nahi du lantaldeak. Hori dela eta, erabiltzaileren batek ikuskaritzako teknikariarekin hitzordua finkatu nahiko balu, aldez aurretik 628 532 248 telefonora deitu edo whatsApp bat bidali dezake, edo, bestela, ondorengo epostara idatzi, hurrengo astelehena baino lehen: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

 

Urria 2019
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3