kotxe hibridoaUdalak mugikortasun jasangarria bultzatzeko eta ingurumena gutxiago kutsatzen duten ibilgailuen erabilera bultzatzeko kotxe elektriko bat erosi du mantentze-lanetarako brigadak erabiltzeko. Ibilgailu berri honen autonomia 300km-koa izango da, gutxi gorabehera. 

kargadore elektrikoakBestalde, herritarren artean ibilgailuen elektrifikazioa bultzatzeko, Merkatuzar aparkaleku publikoan (Pablo Iglesias, 3 kalea), bi karga puntu jarri dira. Karga gaitasuna erdi-azkarra da, 22 KWko potentzia du eta Mennekes hargunea erabiltzen da. 16 Ako schuko entxufea ere badago bertan. Kargaren kostea doakoa da, beraz, aparkalekua erabiltzeko zehaztutako prezioa besterik ez da ordaindu behar.

Hiri Mantenuarentzat erositako ibilgailuaren kostua 19.870,56 €koa izan da, eta kotxe elektrikoak kargatzeko bi puntuen kostua berriz 8.620,37 €koa.  

grafika beg isurpenak alorreko

Errenterian isurpen gehien lotuta dituen alorra mugikortasunaren alorra da, erregaiaren kontsumotik eratorria, batez ere. Jarraian eransten den taulan ikus daiteke garraioak duen pisua CO2 isurketetan.

Bestalde, aipatu beharrekoa da ordenantza fiskaletan ibilgailu elektriko eta hibridoentzat hobariak aurreikusten direla. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren Kuotaren % 50eko hobaria eska daiteke ibilgailu elektrikoetan edo hibridoetan, gehienez ere ibilgailu berriaren lehen 2 urteetan aplikatuko da. Herritarrak animatu nahi ditugu erosiko duten hurrengo ibilgailua elektriko edo hibridoaren aukera kontuan hartzeko, klima aldaketaren aurkako borrokan izan dezakeen laguntzarengatik.

Jarduketa hauekin aurrerapauso handia egingo da Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) gauzatzeko bidean.

Urria 2018
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4