Udako abenturak 2018Uda honetan Aiako Harria Parke Naturalean (Natura 2000 Sarea) dagoen Listorretako natur eremua eta bere inguruak ezagutzera emateko eta balioztatzeko hainbat jarduera antolatu dira. Joan den ekainaren 22an, Igeldoko Arrano Etxean sendatutako urubien askatzeak eman zion hasiera Errenteriako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioak prestatutako udako programari.

Jarduera-egutegia

• Uztailak 8 (igandea): Narrasti eta anfibioak ezagutzeko irteera. Ibilaldia Susperregiko aparkalekutik irtengo da goizeko 10:00etan eta Malbazargo urmaelean bertako herpetofauna ezagutzeko aukera izango da aditu baten eskutik. Adin guztietako herritarrentzat dago zuzendua. Irteera honek 5€ko kostua du.

• Uztailak 22 (igandea): Ingurunea ezagutu eta orientatzen ikasteko jolasean parte hartzeko aukera izango da 11:00etan. Bakarka edo familian egiteko jarduera hau doakoa da.

• Abuztuak 4 (larunbata): Aizpitarteko lehen gizakiak. Historiaurreko bizimoduari buruzko erakustaldi eta tailerrak. "Aizpitarteko Lagunak" Errenteriako Elkartearekin elkarlanean egingo den ekintza da eta helburua leizezulo hauetako historiaurreko gizakiaren bizimodua ezagutzea da. Bertan parte hartzea doakoa da. 10:00etan.

Parte hartu nahi izanez gero, erreserba egin beharra dago 943 49 50 69 / 688 895 068 telefono zenbakietara deituz edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.  epostarara idatziz. Informazio gehiago www.parketxesarea.org webgnean lortu daiteke

Abendua 2018
A A A O O L I
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6