carrusel1Eusko Jaurlaritzak ingurumenarekin zerikusia duten bi parte-hartze prozesu berri ireki ditu. Lehenengoa INGURUMEN ADMINISTRAZIOAREN lege-aurreproiektua eta bigarrena Euskadiko NATURA-ONDAREA KONTSERBATZEKO Lege-aurreproiektua. Biak jendaurreko informazioaren fasea daude. 

INGURUMEN ADMINISTRAZIOAREN Lege-aurreproiektua

Lege berri honek Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko 3/1998 Legea ordeztuko du, ingurumen-politika berri baten oinarriak finkatuz.

Eusko Jaurlaritzako Ingurumena eta Lurralde sailak ekainaren 4an jarri du aurreproiektu honen dokumentazioa erakusketa publikoan, hilabete batez interesa dutenen ekarpenak egin ditzaten. Informazioa gehiago eskuratzeko sakatu hemen eta  hemen. 

EUSKADIKO NATURA-ONDAREA KONTSERBATZEKO Lege-aurreproiektua

Natura Ondarearen Kontserbazioari buruzko arau berri honek Natura babesteko, kontserbatzeko eta kudeatzeko politika berritu baten oinarriak ezarri nahi ditu. Gai horri buruz dauden erronka aldakorrei eta gizartearen eskaerei aurre egiteko. Informazio gehiago eskuratzeko sakatu hemen eta hemen. Epea Uztailak 5 arte.

 

Abuztua 2018
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2