MagnolioErrenteriaAzkenaldian euri asko egin duenez, 2015eko Zuhaitz egunaren ekitaldia Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastoki estalian egingo da. Ekitaldi horretan parte hartuko dute 2014an jaiotako haurren familiek. Aurrerago, Errenteriako Belaunaldien Basoan landatuko dira 163 zuhaitzak, Arramendin.

Luisma Díez eta José Manuel Ferradás Errenteriako Udaleko hirigintzako eta ingurumeneko zinegotziek adierazi dutenez, 10 espezietako zuhaitzak landatuko dira, besteak beste, haritzak, arteak, sagarrondoak eta elorri beltzak.

NafarroaParkea

Zortzigarren aldiz ospatuko da ekimen hau. Haur bakoitzaren informazio pertsonala eta landatutako zuhaitzaren ezaugarriak eta kokalekua www.errenteriaenverde.net webgunean ikus daitezke, adingabearen izen-abizenak jarrita. Halaber, Errenteriako florari buruzko informazioa eskaintzen da orri horretan eta aplikazio bat eskura daiteke Udaleko ingurumen-teknikariei proposamenak eta zalantzak helarazteko.

Lau txanda egingo dira senitartekoek zuhaitzak loreontzietan landatzeko, eta zuhaitzok aurrerago eramango dira Arramendira. Lehen txanda 10:00etan izango da; bigarrena, 10:45ean; hirugarrena, 11:30ean eta, azkena, 12:15ean.

Txanda amaitu ondoren, Pontikako Erretiratuen Elkartean aperitiboak izango dira parte-hartzaileentzat.

Urria 2020
A A A O O L I
28 29 30 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1