KonpostaGizonaErrenterian konposta egiteko lau gune berri eraikitzeko obrak hasi dira astean honetan: Gaztaño eta Alaberga auzoetan erabilera publikoko bi gune eraikiko dira, eta beste bi udal instalazioetan, Uztargi haurtzaindegiko jangelari eta Sanmarkoko gotorlekuko jatetxearen biohondakinak konpost bihurtzeko.

Lau gune berri horiek bat egiten dute jadanik Fanderian, Gaztainon eta Agustinetan martxan dauden guneekin. Azken hiru gune hauetan lortutako emaitza oso positiboa izan da, eta gainera, gunean bertan zein inguruetan ez da inolako arazorik sortu.

Gaztañon nahiz Alabergan konposta egiteko gune komunitario horiek 20na familiari zerbitzua emango diete. Dena den, Udaletik jakinarazi dutenez, oraindik plaza libre gutxi batzuk geratzen dira Alabergan. Bertan parte hartu nahi dutenek, Errenteriako Udalaren Mendi eta Ingurumen Departamentura deitu dezakete (943 449 603), 08:00etatik 12:00etara bitartean, eta izena eman.

Gune berri horiekin 8.000 kilotik gora biohondakin zaborrontzietara botatzea ekidin eta konpost bihurtuko dira. Konposta erabiltzaileek baliatuko dute edo lorezaintzako lanetarako erabiliko da. Auzokonposta gune hauetan parte hartu nahi duen edonork, nahitaezko prestakuntza ikastaroa egin behar dute, konposta egiteko irizpideak zuzen eta ondo barneratzeko.Auzokonpostgunea

Urria 2020
A A A O O L I
28 29 30 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1