Cimasub2022 AurkezpenaItsasoarekiko maitasunak guztiarekin ahal duenean” izango da Errenteriako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko 9. zikloaren eslogana. Ekimenean zehar hainbat ekitaldi burutuko dira eta beti bezala sarrera doakoa izango da edukiera bete arte (ez da aurrez gonbidapenik eskuratu behar). Aurtengo ediziorako aurkeztu diren film labur eta dokumental onenak maiatzaren 4, 11 eta 18an proiektatuko dira, arratsaldeko 19:00etan, Niessen Kulturgunean. Gainera, maiatzaren 4ean, goizeko 10:00etan Txikizikloa egingo dute. Azkenik, argazki erakusketa otsailaren 11tik 18era egongo da zabalik Xenpelar Etxean.

EgitarauKartelaDena prest dago CIMASUBeko beste edizio handi batez gozatzeko. Pasioa, borondatea, talentua eta Itsasoarekiko maitasun amaigabea biltzeko berezko gaitasunagatik ospea bereganatu duen lehiaketa. “Film laburren intentsitateak eragin handia du ikuslearengan, bai irudiengatik, zein transmititzen diguten mezuarengatik” – azaldu dute antolatzaileek. Pantaila handian oso gutxitan ikusi daitezkeen hainbat leku eta espezieren irudiak ikusteko aukera ematen duen erakusleihoa izanda, bideografo onenek ur azpian ematen dituzten ordu guztiei esker lortutako irudi paregabeak eskaintzen ditu Cimasub zikloak. Honekin batera, gizakiak itsasoarekiko duen jarrera desegoki eta krudela azaleratu eta gaur egun onartzeko zailak diren egoerak erakusten ditu. Aipatutako guzti honek dakarren erakargarritasunari esker, lehen mailako estreinaldiak ikusi ahal izango dira pantailan, Donostiako Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa bezalako lehiaketa txalotuak izandakoak.

Proiekzioak

Beti bezala sarrera doakoa izango da edukiera bete arte (ez da aurrez gonbidapenik eskuratu behar). Maiatzaren 4, 11 eta 18ko emanaldietan 27 film labur eta 3 dokumental eskainiko dira. Alde batetik, iraganera bidaia bat egingo da gure itsas hondoen gaur egungo egoera eta orain dela 50 urtekoa alderatzeko. Bestalde, Kantauri itsasorik basatiena eta Kanariar Uharteetako Mantelinen babeslekua ezagutuko ditugu. Eta gainera, Mediterraneoko hondorik ikusgarrienak gozatuko ditugu, eta Indonesiako uretan murgilduko gara.

Alde batetik, gero eta gehiagotan ematen diren gizakiaren baldarkeriak eragindako errealitate gordinaren salaketak daude, ekosistema osoak kaltetzen eta mintzen dituztenak eta biodibertsitatea kanporatzen edo desagerrarazten dutenak. Horrekin batera, arrantza-baliabideen gehiegizko ustiapen jasangaitzarekin lortzen dugun gaur eguneko ogia eta etorkizunerako goseak, hurrengo belaunaldien etorkizuna mehatxatzen dutenak. Bestetik, argiaren eta kolorearen ikuspegi baikor eta itxaropentsua daukagu, oraindik planetako leku batzuetan aurki daitezkeen unibertso harrigarriak, bizitza basatiaren garapenerako oraindik osasuntsuak direnak. Askotan, hain txiki eta ñimiño, non begi gehienentzat ezkutaturik egoten baita, eta beste batzuetan, handikiro eta izugarri eder, urdin amaigabearen gainetik hegan, bere edertasun delikatua ikusten duen oro maiteminduz eta liluratuz.

Dualtasun horrek erakusten du CIMASUBen biltzen den talentu izugarria. Urpeko korronte bat, urdina maitatzen duten bihotzetan taupadaka dabilena planetako itsaso guztietatik zehar, Ozeano Baretik Kantauri itsasora, Mediterraneotik Beltzera, eta Iparraldetik Baltikora.

Informazio gehiago nahi izanez gero, www.cimasub.com webgunean argitaratutako programa bisitatzea gomendatzen da.

Argazki erakusketa

Aurtengo Cimasub zikloari aurkeztutako argazki onenen erakusketa zabalik izango da Xenpelar Etxean maiatzaren 11tik 18era, 17:00etatik 20:00etara, astelehenetik larunbatera.

24 argazkik munduko itsaspeko hondoetan zehar eramango dituzte bisitariak. Espezie bitxi eta deigarrienak erakutsiko dituzte, gutxitan ikusten diren egoeretan. Naturaren edertasuna eta gizakiak harekiko duen jarreraren krudeltasuna, erakusketa berean.

Erakusketa

Txikizikloa ikastetxeentzat

Maiatzaren 4ean, 10:00etan, Itsas Etxea Auditoriuman.

Ekimenaren zutabe garrantzitsu bat da haurrentzako Txikiziklo Submarinoa. Itsaspeko mundu liluragarri eta zoragarria ezagutu ahal izango dute bertan.

Aldez aurretik, material didaktikoa eman zaie parte hartzen duten ikastetxeei, beraien ikasgeletan landu dezaten ekitaldira joan aurretik. Proposamen oso zehatz bat eman zaie irakasleei, garatu beharreko jarduerak eta orientabide metodologikoak jasotzen dituena, ikus-entzunezko materialarekin lagunduta. Proposamen hori ikasgelan garatu ahal izango dute.

Helburua da ingurumenaren egoeraz jabetzea, kontsumo osasungarri eta arduratsuko jarrerak garatzea, eta ingurune hurbila errespetatzea eta zaintzea, kudeaketan arduraz parte hartzeko. Norberaren erantzukizuna lantzea eta planetak gure eguneroko bizitzan duen eraginari buruzko erabakiak hartzea. Erabaki pertsonalak eta kolektiboak hartzea, ezagutza zientifikoan oinarrituta.

Iturria: www.cimasub.com

Iraila 2022
A A A O O L I
29 30 31 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 1 2