DesertifikazioaErrenteriako Udalak hamarkada honetarako Klimaren eta Energia Iraunkorraren aldeko Ekintza plana (KEIEP) garatzeko proiektuan ekarpenak egitera gonbidatu ditu herritarrak.

Izan ere, hartu ditzakeen konpromisoaz edota garatu ditzakeen politikez haratago, herritarren inplikazio eta ekimena ezinbestekoa dela uste du Udalak ekintza plan honetan jasoko diren helburuak betetzeko. Ekarpenak egiteko online galdetegia jarri du herritarren eskura.

Honetaz gain, ekarpenen inguruan izan daitezkeen zalantzak argitzeko eta modu presentzialean ekarpenak egiteko ere, bi saio ireki antolatuko ditu Udalak:

  • uztailaren 12 (astelehena)
  • uztailaren 28an (asteazkena)

Saio biak Torrekua eraikinean izango dira, arratsaldeko 17etatik 19:00etara. Saioan bertatik bertara parte hartzeko Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. epostan eman behar da izena, zein egunetan parte hartu hartuko den zehaztuz. Bertaratu ezin dutenek ere, saioak online jarraitu eta zalantzak argitu zein ekarpenak egiteko aukera izango dute https://meet.jit.si/PACESberritzen leiho digitalaren bidez.

Ekintza plan honen bidez, klima-aldaketa murriztea, honek dakartzan inpaktuetara egokitzeko gaitasuna sendotzea, eta herritarrek energia seguru, jasangarri eta eskuragarria lortu ahal izateko bideak lortu nahi dira, trantzisio justu baten bitartez. Horretarako prozesu horretan herriko eragile zein norbanako ezberdinen parte hartzea garrantzitsua da.

Prozesuari buruzko informazioa Herribizian eta Udalaren Ingurumenaren atarian topatu daiteke.

 

Urria 2022
A A A O O L I
26 27 28 29 30 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6