• Hasiera >
  • Berriak >
  • Aurreko berriak >
  • Jaurlaritzak Alkateen Klima eta Energia Itunari atxikitako 21 euskal udalen klima-ekintzarekiko konpromisoa aitortu du, tartean, Errenteriako Udalarena

GaltzarabordaEguzkiPlakakEusko Jaurlaritzak aitortu nahi izan du Euskadiko hogeita bat udalerrik -Alkateen Klima eta Energia Itunari atxikita daudenek, tartean Errenteria- egiten duten lan handia, tokiko eremutik energia- eta klima-trantsizioari heltzeko. 21 udalerri horiek 2050erako lortu nahi dituzten helburuetako batzuk dira udalerrien deskarbonizazioa bizkortzea, klima-aldaketaren inpaktuetara moldatzeko gaitasuna handitzea eta herritarrek energia seguru, jasangarri eta eskuragarria izateko duten ahalmena indartzea; helburu horiek Euskadiko tokiko klima-ekintzaren abangoardian kokatzen dituzte aipatutako udalerriak.

Donostiako Miramar Jauregian egindako ekitaldi batean, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, Arantxa Tapiak, diploma bana eman die itunari atxikitako udalerrietako alkateei.

Horiek guztiak Alkateen Klima eta Energia Itunaren parte dira, hau da, tokiko klima-ekintzaren aldeko herri eta hirien munduko mugimendurik handienaren parte, eta hamar urte baino gehiagoko ibilbidea aitortu zaie “toki-eremutik klima-aldaketaren eta energia-trantsizioaren erronkan egindako lanarengatik, 2050. urtean isuriei dagokienez lurralde erresiliente eta neutro batera iristeko”. 21 udalerri horiek hartzen dituzten biztanleak ia 1,7 milioi pertsona dira, Euskadin bizi diren 2,2 milioi pertsonetatik.

Ekaina 2022
A A A O O L I
30 31 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 1 2 3