KartelaUdaberri WebUdaberri honetarako jardueren programa diseinatu du Udalak Fanderiako Errotaren Ibaiaren Interpretazioko Zentroan. Bertan, ibaiak, bere inguruak eta errotak protagonismoa hartuko dute, azken honek urteetan zehar bere urei esker funtzionatu baitu.

Aste santurako jarduera bereziak antolatu dira:

  • Apirilaren 1an eta 4an 8-12 urte bitarteko haurrei Fanderiako errota eta berau mugitzen duen ibaia familian ezagutzeko pista jolasa antolatu da.
  • Apirilaren 2an eta 5ean, berriz, errotaren sekretuak ezagutzeko hitzordua ezarri da.

Maiatzean, errota ezagutu eta irina egiteaz gain, parkeetako hegaztiak ezagutzeko oinarrizko saioa eskainiko da, eta ekainean, artirina egiteko tailerra eta Oiartzun ibaiaren ondoan, Fanderian, egin den putzuko bizilagunak ezagutzeko jarduera antolatu da.

Jarduera guztiak doakoak dira eta 11:00 – 13:00 bitartean burutuko dira. Aldez aurretik izena eman beharko da (690 720 264).

Horretaz gain, Fanderiako Errota zabalik dago larunbat, igande eta jai egunetan 10:30-14:00 ordutegian. Bisita gidatuak eskaintzeaz gain, bi erakusketa iraunkor ditu ikusgai: lehena, errotan, ibaiak eta izokinari buruzkoa; eta bigarrena, jatetxean, Txingudiko KBE eta HBBEren hegazti migratzaileei buruzkoa.

Udalak gogorarazten du COVID-19aren izurritearen eraginez musukoa erabiltzea derrigorrezkoa dela.

Azaroa 2021
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5