Prentsaurrekoa20210217 WebHondakinen sektorea klima-aldaketaren krisiaren eragile nagusienetakoa da, gizarteak baliabide eta lehengai asko kontsumitzen eta xahutzen dituelako. Ezin da ahaztu Eusko Jaurlaritzak 2019ko uztailean klimaren larrialdi-egoera aitortu zuela. 

Hiru urte igaro dira udal-talde guztiek Hondakinen Udal-ordenantza aho batez onartu zutenetik. Tokiko araudi honek hondakinen kudeaketaren inguruko erregulazioa modernizatzen du, Europar Batzordeak ezarritako hierarkian eta lehentasunetan arreta jarriz.

Etxeko eta merkataritzako hondakinak jatorrian gaika bereizteko betebeharra arautu zuen Udalak 2017an eta, lehenengoz, frakzio organikoaren (biohondakinen) bilketa jaso zuen; frakzio hori etxeko hondakinen % 40 da. Halaber, Ordenantzak ezarritako marko berriak hondakinen gaikako bilketa % 60ra iristeko helburua finkatzeko aukera eman zuen.

Bai ordenantzari bai Errenteriako herritarrak arduratsuak izateari esker, 2020an Hiri-hondakin Solidoen (HSS) % 62,8 gaika biltzea lortu da, 2014 urteko % 31,8a, 2016ko % 42,3a eta 2019ko % 60,3a gaindituz. Horretarako, zerbitzu eta baliabide publiko berriak ezarri eta egokitu behar izan dira:

  • Bosgarren edukiontzia (marroia)
  • Gaikako bilketa modernorako kamioi eta ekipo berriak
  • HHSen jarraipena egiteko programa informatiko berritzailea: Dorlet Dass
  • Doako poltsa konpostagarriak banatzeko zazpi makina
  • Etxeko hondakin toxiko eta arriskutsuetarako bi atoi
  • Tamaina handiko hondakinen bilketa (altzariak)
  • Kalerako zakarrontzi misto berriak, gaikako bilketarako egokiak
  • Fiskalitate berdea: hobariak
  • Hondakinen inguruan herritarrak informatzeko eta sentsibilizatzeko ingurumen-kanpaina iraunkorrak

Udalak, halaber, ingurumenaren babesa eta osasun publikoa bermatzeko legeak aplikatzeko Udaltzaingoak duen inplikazioa azpimarratu du: Hondakinen Udal-ordenantza urratzen dutenei isunak jartzen eta hondakinak kalean uzten dituztenak edo sortutako hondakinak birziklatzen ez dituztenak zigortzen jarraitzen dute, oraindik ere horrelako jarrerak ikusten baitira Errenteriako kale, auzo eta mendietan.

Birziklatzearen inguruko helburu komunitarioak geroz eta anbizio handiagokoak izango direla eta, pertsona zein entitate, horretara egokitzeko prest egon beharko duela adierazi du Udalak, gizartearen kontsumo-maila eta honek planetan duen eragina murriztuz, eta, modu horretan, Errenteriako bizi-kalitatea hobetuz.

Martxoa 2021
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31 1 2 3 4