ErrotaKartelaWeb2021Fanderiako ibaiaren etxeak asteburu eta jai egunetan irekita jarraitzen du, 10:30etatik 14:00ak arte. Nor bere kabuz ikusteko aukera badago edo, bestela, bisita gidatu bat erreserba daiteke. Horretarako 943 494 521 telefono zenbakira deitu behar da eta izena eman. Taldeentzat bisitak ere antolatzen dira bertan (jubilatu-taldeak, euskaltegiak, gazte- edo astialdi-taldeak, emakume-elkarteak, ...).

Horrez gain, hilero bi ekintza berezi edo tailer antolatuko dira publiko orokorrarentzat: irinari buruzko tailerra, Oiartzun ibaiaren konektibitateari buruzkoa, errotari buruzko pista jolasa, ibaiko bizidunak ezagutzeko ibilbidea eta ibaiko urak aztertzeko tailerra, besteak beste. Eskualdeko ikastetxeek ere Fanderiako errota eta berau mugitzen zuen ibaia aztertzeko programa didaktikoa lantzeko aukera izango dute.

Ekintza guztiak doakoak izango dira, baina aldez aurretik izena eman behar da 690 720 264 zenbakira deituz edo galemysfanderia@gmail.com helbidera idatziz. Uneoro osasun larrialdi egoerak markatzen duenaren arabera moldatuko dira ekintza guztiak.

REDES APAISADO urtarrila

Martxoa 2024
A A A O O L I
26 27 28 29 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31