UxaldiSeinaleaGipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, 2020ko abenduaren 19aren eta 2021eko martxoaren 27aren artean, ehiza larriko uxaldi ugari baimendu ditu. Hauek Errenteriako 103. kuadrilla izenekoak burutuko ditu, ostegunetik igandera, basurdeak eta orkatzak ehizatuz, zinegetiko gisa hartutako baso-ugaztunak hain zuzen.

Faunako 24 uxaldi hauek Aiako Harriko Natura-parkea eta Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE) gauzatuko dira, Errenteriako udalerrian. Ehiztari kuadrilla ondoko lekuetan ibiliko da: Igantzi, Urdaburu, Susperregi edo Landarbaso, besteen artean.

Bestalde, COVID-19ren pandemiaren hasiera ondoren, Errenteriako mendietan, orokorrean, eta, bereziki, Natura-parkean, aisialdia egiten duten familiak eta mendizaleak ugaritu dira. Horregatik, Udalak Gipuzkoako Aldundiari eskatu dio ehizako uxaldiak burutuko diren tokietarako bideak eta sarrerak seinaleztatzeko, aurretik eta behar den intentsitatean, arrisku egoerak ohartaraziz.

Kontutan hartu behar da ehiza larrian erabilitako errifleen balak 1.000 metroko helmena dutela.

Urtarrila 2021
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31