EzkurrakBiltzenWebAbiatu berri den 2020-2021 ikasturte honetan, orain arte Eskolako Agenda 21 programa gisa ezagutzen zena Eskolako Agenda 2030ean bilakatu da. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak (NBE) adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztien ongizatea bermatzeko.

Hemendik aurrera, ikastetxeetan Agenda 2030ren baitan egingo den lanketa helburu hauetan oinarrituko da. Aurtengoan, ikastetxeek 15. helburua izango dute abiapuntu: LEHORREKO EKOSISTEMETAKO BIZIA. Oso helburu zabala izanik, (Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditzea eta lehengoratzea, eta biodibertsitatearen galera gelditzea), ikasturte honetan, zehazki, BASOEN inguruan arituko dira.

Programa hau Errenteriako udalak bultzatzen du eta herriko hainbat ikastetxeek parte hartezn dute: Bizarain LH ikastola, Bizarain DBH ikastola, Cristobal Gamon LHI, Egiluze ikastetxea, Koldo Mitxelena BHI, Orereta ikastola, Telleri-Alde ikastetxea eta Don Bosco LHII dira. Guztira, adin desberdinetako 4.800 ikasle inguru gaian murgilduta, irakasle, ikastetxeko langile, senide eta Udalarekin batera. Ikasturtean zehar, ikasleek emandako urratsen berri emango dute aldiro-aldiro, herritarren hausnarketarako aukera izan dezaten.

Hasierako motibazio fasean, Eskolako Agenda 2030 programak Garapen Iraunkorreko Helburuekin nolako lotura duen aztertzen eta ulertzen jardun dute programako partaideek. Hemendik aurrera ikastetxeko eta herriko diagnosia egitea egokituko da, basoari lotutako hainbat zalantza argituz (basoa edo landaketa nola desberdindu, nola osatua dagoen, ikastetxe ingurua nolakoa den, Errenteriako hiri-eremuan gune berdeak edo basoak dauden, ....). Honela, basoen inguruko argazkia aterako dute ikasleek.

Eskolako Agenda 2030 programan parte hartzen duten eragileek deia egiten dute, Errenteriako basoez gozatzeko eta udalerriko natura-ondare horiek zaintzeko.

EzkurrakBiltzenWeb EzkurrakGarbitzenWeb EzkurrakLandatzenWeb GIH JolasaWeb
Ezkurrak biltzen Ezkurrak garbitzen Ezkurrak landatzen GIHekin jolasean
Abendua 2020
A A A O O L I
30 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 31 1 2 3