OiartzunIbaianGarbiketa20201018Plastifisha inbasio bat da, itsas hondo sakonenetatik lurreko mendirik garaienak ere kolonizatu ditu. Gehien bat plastikoz osatuta dago, mikro edo nano partikuletan zatitzen den, inoiz desagertzen ez den eta etengabe zabaltzen ari den plastiko hori. Zoritxarrez edozein ingurutan topa dezakegu: uretan, lurrean, airean, eta geroz eta gehiago hedatzen ari da gure etxeetan ditugun kutsadura eta kontsumo ohiturak direla eta.

Ba al zenekien itsas hondakinen %80a lehorretik datorrela? Plastifisharen Kosterak inbasio hau eteteko helburua du, bere iturritik hasita; ibaian gora aurkitzen diren kolektiboak arazoan esku hartzera inplikatuz eta inbasio honen hedapenaren prebentzioa eta sentsibilizazioa sustatuz.

Hori dela eta, gure Oiartzun ibaiaren egoera hobetzeko asmoz, igande honetan ibai-garbiketan laguntzeko deialdia zabaldu du Udalak:

  • Ekimena: Oiartzun ibaiaren garbiketa
  • Data: urriak 18, igandea
  • Ordua: 11:00 – 13:00
  • Topagunea: Fanderiako txirrinden garbigunea

Covid-19 pandemia dela eta, izena ematea eta ezarritako babes-neurriak hartzea derrigorrezkoa da. Horretarako, 619 814 225 zenbakira deitu edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatz dezakezu.

PlastifishIrudia

Urria 2020
A A A O O L I
28 29 30 1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31 1