• Hasiera >
  • Berriak >
  • Aurreko berriak >
  • Udalak gogorarazi du hondakin sanitarioak edukiontzi grisean utzi behar direla eta lurrera botatzeak 750 euroko isunak ekar ditzakeela

MaskaraLurreanUdalak gogorarazi du Covid-19aren pandemian sortzen ari garen hondakinak (berriz erabili ezin diren maskarak, eskularruak, ...) errefusaren edukiontzi grisean utzi behar direla, hara botatzen baitira birzikla ezin diren hiri-hondakinak.

Sanmarko Mankomunitatearekin lankidetzan edukiontzi grisetan kartel itsasgarri batzuk jarri dira hondakin sanitario horiek behar diren tokian bota behar direla gogorarazteko.

Era berean, batzuek era horretako hondakinak kalean uzten dituela ikusita, gogorarazten da Hondakinen Udal Ordenantzaren horrelako arau-hausteek 750 eurorainoko zehapena daukatela.

Abuztua 2020
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6