ListorretaAforoMugatzeaErrenteriako Udalak, Covid-19aren pandemiari aurre egiteko prebentzio-neurri gisa, Listorreta aisialdi-eremurako sarrera mugatuko du. Horretarako, aldi baterako gutxituko da aparkaleku-kopurua, 50 ibilgailu gutxiagorentzako gaitasuna izango du Natura 2000 sareak babestutako Aiako Harria Parke Natural eta Kontserbazio Bereziko Eremuko (KBE) aisialdi-eremuak.

Neurri sanitario honen xedea da gutxitzea aisialdi-eremu hau erabiltzen duten pertsonen eta taldeen kontzentrazioa eta kopurua, Covid-19ari lotutako pneumonia kutsatzeko arriskua prebenitzeko. Gogorarazten dugu Listorretara joandakoan aparkalekua beteta badago, alde egin behar dela. Horretarako gaitutako lekuetatik kanpo aparkatzeak zigorra izango du, Trafiko Ordenantza urratuko delako, eta udaltzaingoa jardungo da informatzeko eta zigortzeko zeregin hauetan.

Neurri hau gehitzen zaie orain arte kutsatzeak prebenitzeko hartu beharrekoei (eskuak etengabe garbitzea, maskarak erabiltzea, 1,5 metroko distantzia...). Azkenik, azpimarratu nahi dugu gaixotasunarekin bateragarriak diren sintomak izanez gero, ez dela Listorretara joan behar.

Iraila 2020
A A A O O L I
31 1 2 3 4 5 6
7 8 9 10 11 12 13
14 15 16 17 18 19 20
21 22 23 24 25 26 27
28 29 30 1 2 3 4