FotovoltaikoUdalak energia berriztagarrien eta energia eraginkortasunaren aldeko apustua berresten du.

Europako energia astea ekainaren 22tik 26ra ospatzen da. Aurten Errenteriako IV. Energia Astea antolatzea egoitzen zen, baina COVID-19ak sortutako egoera dela eta bertan behera gelditu da. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izan ohi da. Modu horretan, herritarrek, beren kabuz, egunerokotasunean energia erabilera egokiaren alde jardun ahal izateko eta ingurumen kontzientzia handiagotzeko. Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren (EIEP) baitan, 2020rako, Errenteriako herritarron helburua CO2 isuriak %20,16 murriztea da, 2007arekiko.

Udalak jakinarazten du energia astea bertan behera gelditzen bada ere, udalak bere konpromisoari tinko eusten diola, energia berriztagarri eta energia eraginkortasuneko proiektuak gauzatuz.

Energia berriztagarriak

Duela gutxi gauzatu da udal instalazio fotovoltaikorik handiena. Niessen eraikinak 92.68 kWp-ko potentzia duen autokontsumorako instalazioa du. Urtean 96.074 kWh ekoiztuko duela kalkulatzen da, 10.913€ aurreztuz. Proiektuaren kostua 78.496,91€-koa izan da.

Proiektuaren bereizgarritasunik nagusiena autokontsumo partekatuko (autoconsumo compartido) instalazioa dela da. Hau da, Niessen-en sortutako energia eraikin horretatik 500 metroko erradioan dauden beste ekipamendu eta udal eraikin batzuetan erabili ahal izango da (kiroldegia, udaletxea, Niessen eraikina bera, etab.). Partekatutako autokontsumoak instalazio fotovoltaikoen bideragarritasuna hobetzen dute, izan ere ekoiztutako energia bertan autokontsumituko delako. Bestalde, babestutako eraikinetan edo eguzki irradiaziorik ez duten edo teilatu txikia duten eraikinetan instalazio fotovoltaikoak ezin badira jarri, inguruko eraikinetako energia fotovoltaikoz horni daitezke (legediaren aldaketak hori ahalmentzen du).

Energia eraginkortasuna

Argiteria publikoa: Datozen egunetan, argiteria publikoko hainbat koadrotako luminariak hornitzeko eta muntatzeko lizitazioa argitaratuko da. Guztira, 607 led luminaria hornituko dira. Lizitazio honen xedea Eskualdeen Garapenerako Europear Funtsaren (FEDER) bidez %50ean diruz lagundu da.

2015 eta 2020 bitartean egindako ekintzen bidez, Errenteriako argiteria publikoaren %60a gutxi gora behera LED teknologiako izatea lortuko da, guztira 2694 luminariak ordezkatuz.

Led argiztapena eraikinetan: Hemendik gutxira, Niessen eraikinean eta udalean led luminariak hornitzeko kontratua lizitatuko da. Guztira, 40.000 €ko inbertsioa burutuz.
Amaitzeko, zuen energia ohiturak aldatzeko eta hobetzeko gonbidapena luzatzen dizuegu, COVID-19ak sortutako gizarte eta ekonomia krisia gainditzeko helburuarekin. Horrela, klima aldaketari aurre egingo dion etorkizuna eraikiz. 

PIZTU ENERGIA EKOAKTIBOA!

Uztaila 2020
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2