• Hasiera >
  • Berriak >
  • Aurreko berriak >
  • Herritarrek behar bezala sailkatu dituzte hondakinak Covid-19aren krisian zehar, altzari eta hondakin handi batzuk izan ezik

20191113 141436Hondakinen gaikako bilketaren tasa Errenterian % 62 izan zen apirilean, eta datu horrek islatzen du herritarrek egoki kudeatzen dituztela sortzen dituzten hondakinak. Ingurumenak eta osasun publikoak eskertzen dute hori.

Alabaina, datu horiek ezerezean gelditu daitezke herritarren zati batek muzin egin diolako dagokion erantzukizunari, eta azken hilabeteetan herriko kaleetan utzi dituztelako, inolako ardurarik gabe, altzariak eta bestelako hondakin handiak, Udalak altzariak jasotzeko duen doako zerbitzua baliatu gabe.

Aurreikusita dago hemendik aurrera informazio-oharrak jartzea altzariak eta hondakin handiak utzi dituzten lekuetan.

Altzariak eta etxe-hondakin handiak biltzeko zerbitzua baliatzeko, 943 341 345 telefonora deitu behar da (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara, eta ordu horietatik kanpo mezu bat utzi ahal izango da erantzungailuan), adosteko aipatutako gauzak uzteko eguna, ordua eta lekua.

Altzari eta hondakin handi horiek San Marko Mankomunitatearen garbiguneetara ere eraman daitezke (Oiartzun, Garbera...).

Azkenik, Udalak gogorarazi du Hondakinen 2017ko Udal Ordenantzak 750 euro arteko isunak aurreikusten dituela kalean hondakinak bota edo uzteagatik, eta hor sartzen direla altzariak ere.

Uztaila 2020
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2