garbigune garbera vista generalCOVID-19aren pandemiaren eraginez, Garbiguneak itxita egon dira, baina alarma egoera lasaitu ondoren berriz irekitzea erabaki da. Hori dela eta, Sanmarko Mankomunitateko Garbigune guztiak (Garbera, Hernani, Usurbil, Oiartzun, eta Atotxa-Erreka) astelehenetik ostiralera irekita egongo dira berriro ere (larunbat eta jai-egunetan oraingoz ez Asteburuetan berriz irekita). Ikusi hemen ordutegia.

Garbiguneaz gain hurrengo zerbitzuak martxan jarrriko dira ere bai:

  • - Furgoneta ibiltaria: etxeko hondakin arriskutsuak biltzen dituen furgoneta ibiltaria berriz martxan. Ikusi hemen informazioa..
  • - San Marko eta Aizmendi zabortegiak: bi zabortegiak ireki egingo dira herritarrentzat.

Halaber, segurtasun-tarteak mantentzen direla ziurtatzeko eta pilaketak saihesteko Garbiguneko arduradunak uneoro kontrolatuko du edukiera. Era berean, erabiltzaileei gogorarazi nahi zaie COVID-19aren alarmak sortutako egoera bereziari eusten zaiola eta:

- Mesedez, errespetatu sartzeko arauak eta edukiera mugatua, eta erabili garbiguneko zerbitzuak ezinbesteko kasuetan bakarrik.
- Debekatuta dago garbiguneen kanpoaldean edozein hondakin uztea.

ERRENTERIA

Bestalde, Errenteriako Udalak hurrengo zerbitzuak ematen jarraituko du, beti ere hondakinen kudeaketarekin lotuta:

- Altzariak eta, etxeko hondakin handiak etxean jasotzekoa (orain arte bezala, deitu beharko da 943341345 telefonora). Adierazi behar da hondakin horiek utziko direla bilketa-zerbitzuak adierazitako lekuan eta orduan (oraingoz goizez bakarrik), eta bilketa zerbitzuko langileak inolaz ere ez dira sartuko etxeetara.
- Garbigune mugikorra ohiko ordutegi eta leku beretan. + info
- Fanderia, Lartzabal Gabierrota eta Galtzaraborda auzoetan poltsa konpostagarriak aldez aurretik eskatuta banatzea. + info

Ekaina 2020
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5