Bidez Bide Errenteria 4COVID-19 dela eta dekretatutako alarma egoeraren ondorioz, Behemendi Landa Garapeneneko Elkarteak eta Errenteriako Udalak “Bidez-bide” nekazal garraioaren zerbitzua egokitzea erabaki dute.

Bidez-bide doako garraio-zerbitzua da, eta udalerriko landa-eremuaren eta hirigunearen artean ibilbideak egiten ditu. Bizi garen egoeraren aurrean, ondorengo zerbitzuak eskainiko dizkie eremu horietan bizi diren bizilagunei:

  • - Larrialdien aurreko zerbitzua, bereziki osasun-zentroetara joateko aukerarik ez duten pertsonei (sintroia, elektroak, erizaintza, etab.)
    - Enkarguak etxera eramateko zerbitzua: sendagaiak, osasungintzako beharrak, elikagai erosketak edo gainerakoak.
    - Hiri-zerbitzuak erabili behar dituzten eta horretarako baliabiderik ez duten pertsonak hurbiltzea.

Zerbitzua erabili behar dutenak harremanetan jarri behar dira telefono honetara deituz: 690 76 94 66.

Ekaina 2020
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5