Gaur, apirilak 23, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, ingurumenari buruzko liburuak gomendatzen dizkizuegu. Naturari buruzko liburuek gure ingurunea ezagutzen eta babesten laguntzen dute, eta gozatzeko, bidaiatzeko eta ikasteko aukera paregabea dira.

udaberri displayUdaberria isila (dibulgazioa). 1962an argitaratuta, ekologiari buruzko ezinbesteko liburua askorentzat. Bertan, pestizidek ekosistemetan eta ingurumenean duten eraginari buruz hitz egiten da. Liburu honi esker, DDTa debekatu egin zen.
 duneDune (eleberria). Frank Herbert-en zientzia fikziozko eleberria da. Ur-eskariak eragindako arazoak deskribatzen ditu, baita Arrakis izeneko planeta baten ekosistema berezia ere.
 houstonHouston teneis un problema (binetak). Hainbat urtetan argitaratutako ingurumen-gaiei buruzko bineten bilduma da liburua, Juan Lopez Rico maraztutakoak. Umorea informatzeko eta kontzientzia pizteko bide gisa.
basoko begiak Basoko begiak (haurrentzako). Ipuineko protagonista da Mieltxo eta istorion agertzen diren pertsonaia bakoitzak esanahi diferenteak hartuko ditu ipuinean zehar, naturarekin dugun harremanaz, transmisioaz eta bizitzaren misterioez.

 

Abuztua 2020
A A A O O L I
27 28 29 30 31 1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31 1 2 3 4 5 6