POLSTSA BANAKETA auzoan page 0001Etxean geratzeko neurrien ondorioz, zenbait udal instalazio itxi egin dira, eta haien artean Galtzarabordako eta Fanderiako kiroldegiak. Bi tokietan edukiontzi marroietan uzteko biohondakinaren gaikako bilketarako poltsa konpostagarriak banatzeko makinak daude.

Aipatutako makinetara sarbide eza ordezkatzeko, Udala poltsa konpostagarrien etxez etxeko premiazko banaketa egiten hasiko da aurretiko eskariz, honako auzo hauetan: Fanderian, Lartzabalen, Gabierrotan eta Galtzarabordan.

Premiazko zerbitzu hau erabiltzeko 943 449 607 telefonora deitu behar da (9,00tatik 14,00tara, lanegunetako astelehenetik ostiralera). Etxebizitza erabiltzailearen eta hondakinetako txartelaren datuak eskatuko dira (edukiontziak irekitzeko txartelean bertan idatziak). Era berean, gogoratzen da poltsa konpostagarrien pakete bakoitzak 10 astetako iraupena duela. Premiazko zerbitzu hau apirilaren 6an, astelehena, hasiko da.

Azkenik ere gogoratzea Udaletxean, Beraunen, Iztietan, Agustinetan eta Kaputxinoetan dauden poltsa konpostagarriak banatzeko makinak normaltasunez funtzionatzen ari direla.

Ekaina 2020
A A A O O L I
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 1 2 3 4 5