1024x512Errenteriako Udalak aurten berriro ere “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egingo du, hau da, klima-aldaketaren aurkako nazioarteko ekintza den honekin. Duela hamabost urte hasitako ekimena da eta mundu osoko pertsonek beren ahotsak elkartzen dituzte ingurumenaren aldeko defentsan. Horregatik, Planetaren ordua mobilizazio eta herritarren parte-hartzerako kanpaina handia bilakatu da.

Keinu sinbolikoa hilaren 28an (larunbata) egingo da, 20:30etatik 21:30etara, eta herritarrek parte hartu ahal izango dute etxeko argiak ordu horretan itzaltzen eta morse kodean linternekin edo mugikorrarekin, leihoetatik eta balkoietatik “Argia itzalita ere, dena bikain!” mezua igortzen.
.- .-. --. .. .- / .. - --.. .- .-.. .. - .- / . .-. . --..-- / -.. . -. .- / -... .. -.- .- .. -. .-.-.

WWF erakundeak adierazi du 2020. urtea urte kritikoa dela naturarentzat. "Aurten, gazteen martxa jendetsuek jarraitzen dute larrialdi klimatikoaren aurrean. Izan ere, aurten erabaki politiko garrantzitsuak hartuko dira klimaren, garapen iraunkorraren eta naturaren inguruan. Erabaki horiek eragina izango dute gure planetaren osasunean eta, jakina, gure etorkizunean ere bai. Zientzialariek argi eta garbi esan dute: 10 urte geratzen dira klima-aldaketaren eragin okerrenak saihesteko.

Iaz, 2019an, 178 herrialdetako 7.000 hirik itzali zituzten monumentu nagusi eta eraikin esanguratsuenetako argiak, era horretan mezu garbi bat igorriz: keinu sinbolikoek aldaketa handiak ekar ditzakete, urte osoan zehar konpromiso globala lortzen badira.

Halaber, gogoratu behar da Errenteriako Udalak orain dela bi urte onartu zuela Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren (EIEP) berrikuspena. Bere garapenean, 2015 urtetik hona pausu garrantzitsuak eman dira; hala nola, argiteria publikoan 2.100 LED argia jarri dira; udal eraikinetan (kiroldegia, Niessen kontserbatorioan, udaletxean, etab.) ere mota honetako argiak jarri dira; Euskaltegia eta Helduen Hezkuntzako Ikastetxea berotzeko biomasako galdara bat jartzea, Fanderiako igerilekuko errenobazio-uraren beroa berreskuratzeko makina jartzea eta abar.

Planetaren orduaren harira, Errenteriako Udalak udaletxeko argiak itzaliko ditu 20:30etik 21:30era. Era berean gure herriko herritar guztiei dei egiten die norabide bereko keinua egin dezaten. Horretaz gain, morse kodean linternekin edo mugikorrarekin, leihoetatik eta balkoietatik “Argia itzalita ere, dena bikain!” mezua igortzen.

+info

Mezua morse kodean nola egin jakiteko, ikus bideo hau:

Uztaila 2020
A A A O O L I
29 30 1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31 1 2