Argazkia behiakHerri honetako Añarbe Herri Onurako Mendian aske eta identifikatu gabe bazkatzen duen behi-abereak badaudela ikusita, eta habitat naturalak, espezieak eta zuhaiztitetan eragiten dituzten kalteak ekiditeko asmoz, abere-jabeei ohartarazi nahi zaie guztiak menditik kendu beharko dituztela HAMABOST (15) EGUNETAKO EPEAN, Ediktu hau onartzen den egunetik aurrera zenbatuta.

Epe hori bukatutakoan, Errenteriako Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak dituzten mendi eta bioaniztasuneko zerbitzuen bitartez, aipatutako ganadua erretiratu egingo da, hurrengo legedia aplikatuz: 240/1995 Dekretua, Aiako Harriko Parke Naturaleko Natur Baliabideen Antolamendurako Plana (NBAP) onartzen duena, eta Mendien 7/2006 Foru Araua. Era berean, 34/1989 Foru Dekretua, Gipuzkoan dauden Foru Aldundiaren ondarezko mendietan nahiz onura publikokotzat deklaratutakoetan ganadua larreratzeko arauak ematen dituenean agintzen dena kontutan hartuko da. Kasu honetan, abere-jabeek ez dute erreklamatzeko inolako eskubiderik edukiko.

Martxoa 2020
A A A O O L I
24 25 26 27 28 29 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5