dirulaguntzakEnergiaren Euskal Erakundeak diru-laguntzak abian jarri ditu energia berriztagarrien alorreko instalazioak martxan jartzeko eta energia aurreztu eta eraginkortasuna handitzeko ekintzak gauzatzeko.

Energia berriztagarriei buruz autokontsumoa bultzatzera bideratuko proiektuak lagunduko dira (fotovoltaikoa, eoliko...), baina baita biomasa erabiltzen duten berokuntza sistemak ezartzeko eta energia geotermikoko instalazioak jartzeko ere.

Energia eraginkortasuna eta aurrezpenari dagokionez, diruz lagundu beharreko zenbait lerro ezberdin daude.

Oinarriak EHAAn kontsultatu daitezke. Epea aurrekontua amaitu arte iraungo dute, edota, programa bakoitzak ezarritako epemugara arte.

Diru-laguntza hauei esker kalitatezko energia sistema eraginkor eta karbono gutxikoren aldeko trantsizioaren bidean aurreratu nahi da; CO2 isurpenak murriztu eta klima-aldaketaren aurkako borrokan lagunduz.

Diruz-lagunduko diren lerroak eta jardueren laburpena:

AUTOKONTSUMO ELEKTRIKORAKO:

• Sare elektrikotik bakartu edo isolatutako instalazio berriak; fotovoltaikoak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak izan daitezke. Haietan instalatutako potentzia izendatua ezin da 250 kW baino handiagoa izan.

• Sare elektrikora konektatutako instalazio berriak:
         Sare elektrikora konektatutako instalazio fotovoltaiko berriak, autokontsumoa xedearekin, indarrean dagoen araudiaren arabera..
         Sare elektrikora konektatutako instalazio berriak, eolikoak edo minizentral hidroelektrikoak, baldin eta sortzeko instalatutako potentzia izendatuak 1 MW gainditzen ez badu.

Oinarriak

BIOMASA INSTALAKUNTZAK:

• Galdara-gela berriak, eta bertan biomasa beroa ekoizteko (ur beroa, ur birberotua edo lurruna), eta, hala badagokio, hotza ekoizteko, ustiapen termikoa sortzeko erabiliko da: Potentzia izendatua > 70 kW.
• Galdara-gela berriak, eta bertan biomasa beroa ekoizteko (ur beroa): potentzia izendatua 20 kW-ekoa edo handiagoa izango da (=>20 kW), eta gehienez ere 70 kW-eraino.
• Aire beroa ekoizteko galdarak: Potentzia izendatua >70 kW-ekoa.
• Lehendik dauden district heating erako instalazioei konexio berriak.
• Erregai konbentzionaleko erregailuen ordezkapena, eta galdaren egokitzapena, biomasa-erregailuen bitartez: Potentzia izendatua >70 kW-ekoa.

Oinarriak biomasa

GARRAIO ETA MUGIKORTASUNA

• 1. NEURRIA. MOTOR BIDEZKO IBILGAILUAK.
1.1 LINEA: Ziklomotorrak
1.2 LINEA: Ibilgailu astun elektriko puruak eta hibrido entxufagarriak
1.3 LINEA: Material mugikor elektrikoa
1.4 LINEA: Gas naturaleko ibilgailu astunak
1.5 LINEA: Ibilgailu astunak gas naturaleko ibilgailu bihurtzea
1.6 LINEA: Gas naturaleko material mugikorra
1.7 LINEA: Hidrogenoko ibilgailu astunak
1.8 LINEA: Hidrogenoko material mugikorra

• 2. NEURRIA. KARGA ELEKTRIKOA ETA ERREGAI ALTERNATIBOAK.
2.1 LINEA: Eraikinetako garaje kolektiboetan enbor-instalazioak
2.2 LINEA: Ibilgailu elektrikoa kargatzeko puntuak
2.3 LINEA: Gas naturalez edo hidrogenoz hornitzeko instalazioak

• 3. NEURRIA. BIZIKLETAREN SUSTAPENA.
3.1 LINEA: Bizikletaren erabilera lan-arloan sustatzea
3.2 LINEA: Kargako trizikloak
3.3 LINEA: Bizikletak mailegatzeko sistema publikoak
3.4 LINEA: Bizikletak segurtasunez aparkatzea

• 4. NEURRIA. ENERGIA AZTERLANAK.
4.1 LINEA: Floten energia auditoriak eta azterlanak

• 5. NEURRIA. PROIEKTU BEREZIAK.
5.1 LINEA: Proiektu bereziak

Oinarriak garraioa

GEOTERMIA INSTALAKUNTZAK

Geotrukaketa instalazio berriak. Beroa sortzeko ekipoak bero-ponpa geotermikoak tipifikazioaren arabera izango dira beroa ekoizteko (ur beroa, ur birberotua edo lurruna) eta/edo hotza.

Oinarriak geotermia

HIRUGARREN SEKTOREAN ENERGIA ERAGINKORTASUNA ETA EGUZKI TERMIKOAREN INBERTSIOAK

• Energia kudeatzeko sistema integralen ezarpena (SIGE).
• Egungo eraikinetan energia-instalazioak berritzea.
• Barneko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da.
• Kanpoko argi-instalazioen berritzea. Energia eskari primarioaren 3 tep/urteko gutxieneko energia aurrezpenaren muga ezarri da.
• Baterako sorkuntza instalazio berriak.
• Energia auditoria integralak energia eraginkortasunaz eta UNE-EN-ISO 50001 arauan oinarritutako energia kudeatzeko sistemak abiaraztea..
• Eguzki-instalazio termikoak.

Oinarriak hirugarren sektorea

IBILGAILU EFIZIENTEEN ETA ALTERNATIBOEN ALDEKO INBERTSIOAK

• Ibilgailu arin elektriko puruak.
• Entxufa daitezkeen ibilgailu arin hibridoak edo autonomia handituta duten ibilgailu elektrikoak.
• Ezin entxufa daitezkeen ibilgailu hibrido arinak.
• Gas naturala darabilten ibilgailu arinak.
• Hidrogenoa darabilten ibilgailu arinak.
• Petrolio Gas Likidotuak darabiltzaten ibilgailu arinak.
• M1 kategoriakoak izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilten ibilgailuak, A energia-kalifikazioa dutenak.
• N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-tik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 114 gr CO2-tik beherako maila duena.
• N1 kategoriakoa izanik gasolina edo gasolioa (diesela) darabilen ibilgailua, 2.500 kg-ko edo hortik beherako Baimendutako Gehieneko Masa eta Berotegi Efektuko Gasen emisioei dagokienez km bakoitzeko 184 gr CO2-tik beherako maila duena.

Oinarriak ibilgailuak

Informazio gehiagorako sakatu hemen.

Martxoa 2020
A A A O O L I
24 25 26 27 28 29 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5