Udaran hasitako ohitura jarraituz, gabonak eta oporrak ingurunearekiko zaintza, errespetua eta ezagutza pizteko garai ezin hobea da. Hona hemen edozein momentutan gozatzeko hainbat film:

lorax la princesa mononoke Los espigadores y la espigadora p Comprar tirar comprar 01 Hondar2050

Lorax, en busca de la trúfula perdida: Marrazki bizidun film honek haurrentzako nahiz helduentzako mezu sakona du. Garapenak eta erosotasunerako egarria ingurumenean duen eraginari erreparatu gabe salatzen du maitasuneko istorio honek.
o Iraupena: 94min
o Errenteriako udal liburutegian mailegagarri eta Euskadiko on-line liburutegian

La princesa Mononoke:  Japoniako marrazki-bizidun film ezagunetarikoa da. Basurde zoro batek eragin dion zauria sendatzeko, Ashitaka gaztea Orein jainkoaren bila atera da. Bere ibilbidean zehar, basoko animaliak natura suntsitzeko prest dauden gizonen aurka borrokatu behar dutela ikusiko du
o Iraupena:133min
o Gipuzkoako hainbat udal liburutegitan mailegagarri

Los espigadores y la espigadora: Agnès Varda errealizatzaile ospetsuaren filma. Frantzian barrena “espigadore”, biltzaile eta zabor artean bilatzen duen jendearekin topo egiten du; beste batzuek baztertutako objektuak jasoz.
o Iraupena:82min
o Gipuzkoako hainbat udal liburutegitan mailegagarri eta Euskadiko on-line liburutegian doan 

Comprar, tirar, comprar:  Erosten ditugun produktuek gero eta gutxiago zergatik irauten duten azaltzen du, eta kontsumoa handitzeko objektuen zaharkitzapenaren programazioa zehazten du.
o Iraupena: 52 min
o Interneten eskuragarri hemen

Hondar 2050:  Dokumental honetan Kantauri itsasoari eragiten dioten hondakin plastikoak eta itsasoko zaborrari buruzko hausnarketa egiten da.
o Iraupena: 95min
o Interneten eskuragarri hemen

 

Ingurumen-gaiari buruzko film eta dokumental gehiago ikusi nahi badituzu, sakatu hemen.

Martxoa 2020
A A A O O L I
24 25 26 27 28 29 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5