Azaroaren 16-24 artean ospatzen den eta Europako Batzordeak sustatzen duen ekimenen honen bitartez Europa osoan hondakinen sorrera saihestu eta birziklapena bultzatzeko ekintza iraunkorrak indartzea bilatzen da. Aurtengo gaia sentsibilizazioa eta komunikazioa izango da.HPEA2015Logo

Udalak hiru ekimen burutuko ditu herritarrak sentsibilizatzeko asmoz eta produktuen berrerabilpena eta hondakin gutxiago sortzeko helburuarekin.

Lehenengo ekimena auzokonpostajea eta etxekonpostajea herritarren artean bultzatu nahi du. Hori dela eta Udalak herritarrak konposta egitera animatu nahi ditu eta azaroaren 25ean goizez 9,30-13,30 tartean eta Gamon Zumardiko merkatu txikian, informazio puntu bat jarriko da edonork gerturatu eta gai honi buruz dituen zalantzak argitu eta informatzeko.

Trukegune bat jartzea burutuko den bigarren ekimena izango da. Ekogunea eta Udalaren eskutik martxan jarriko da eta Gabonen amaiera arte mantenduko da. Gune honetan erabiltzen ez ditugun baina berrerabilgarriak diren objektuak utz eta hartu daitezke. Trukegune puntua Galtzarabordako udal kiroldegian jarriko da.

Azken ekimena, azken hilabeteotan udalak herriko hainbat jatetxe eta frutategiekin janari-xahuketa ahalik eta gehien saihestea helburua duen jarduera martxan jarri zuen. Ekintzan parte hartu dituzten establezimenduekin lan pertsonalizatua gauzatu da: dendaren diagnostikoa egin ondoren ekintza plan berezitua aurkeztu zaie, hondakin gutxiago sortzeko, berrerabiltzeko eta gaika modu egokian biltzeko. Amaitzeko saltokien arduradunek konpromisoa hartu dute hobekuntza-proposamen batzuk aurrera eramateko. Ekimenean parte hartu dituzten jatetxe eta frutategiak hurrengoak izan dira:

• Alimentación M Asun, Aita Donostia, Rosario Fruituak, Hermanos Jurado, Gerezi, Shainy fruteria, Fruteria Txolarre,
• Arkaitza, Bar asociacion vecinos de Beraun, Frantzilla, Irrintzi, Istillak igerilekua, Kerala, Las Cazuelas, Lekuzarra.

Errenteriaren gaikako bilketa garapen oso positiboa izan du azken urteotan: 2014an %32ko tasatik %60ra 2018an. Herritarren sentsibilizazioa gora egin badu ere, oraindik hobetzeko aukera handia dago. Hori dela eta, udalak lanean jarraitzen du herritarrak informatzeko eta denon artean hondakin geroz eta gutxiago sortzeko helburuarekin.

Abendua 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5