2019 06 13 01Errenteriako Udalaren eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen artean egindako akordioaren arabera, ekainean eta irailean brigada batek bi garbiketa kanpaina egin ditu Oiartzun ibaiaren ubideetan eta Tolarieta, Masti, Lintzirin eta Epentza ubideen erretenetan. Naturgune horietatik 1.000 kilogramo hondakin baino gehiago bildu dira, plastikoak batez ere. Horrela, 2016an sorturiko ekimenari ematen zaio jarraipena.

Oiartzun Ibaiari dagokionean, Oiartzungo muga eta Santa Klara plazaren arteko zatia garbitu da, Lintziringo erretena Lartzabalgo auzotik hasita Oiartzungo mugaraino hartzen duen zatia barne.

Landa eremuan Tolarieta, Masti eta Epentza ubideak ere garbitu dira. Honakoak dira garbitutako zatiak: Tolarieta baserritik Masti-Loidi industrialdea bitarte, lehenik, Loidi baserritik Pontika auzora, bigarrenik, eta Perurenatik Txikierdira, hirugarrenik.

Garbiketa kanpaina honek hiritarrak hondakinen kudeaketak daukan garrantziaz eta geure jokaeraren ardura kolektibo nahiz indibidualaz sentsibilizatzea du helburu. Hondakinak jatorrian egoki bereizi eta birziklatzen ez baditugu, agian geure ibaietako ubideetan agertuko dira eta horiek kaltetuko eta kutsatuko dituzte, baita hondakinak Kantauri itsasoraino ere iritsi.

Hondakin horiek desegiten diren neurrian ekosistemarako eta flora eta fauna basatietarako kaltegarriak diren konposatu kimikoak jaregin eta kutsadura-fokuak sortuz ubideetan eta hondoetan eragiten dute. Plastikoa izanez gero, badaukate hartan biltzea edota hegazti nahiz arrainek irestea, eta azkenean fauna desagerrarazi ere egin dezake.

2019 06 14 01 2019 06 10 03

 

Abendua 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 29 30 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 31 1 2 3 4 5