Erreneteria Barbacana kartela page 0001GNaturaldiak ekoizpen berri hori ekarriko du Errrentiara hurrengo asteazkenean, azaroak 6, 19:00etan

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzako GNaturaldia programak naturara hurbiltzen gaitu, otso saldo bat erakutsiz, haren ingurune naturalean, zeinak errealitate ezezagun bat azaltzen baitu: otsoen eta nekazaritza estentsiboaren arteko harremana. Hedabideek bazter utzitako mundu bat, non otsoak eta artzainak aldi berean existitzen diren, gatazkarik gabe.

Acajú ekoiztetxearekin lankidetzan, Gipuzkoako Naturaldiaren zazpi egoitzak proiektatuko dute BARBACANA, LA HUELLA DEL LOBO filma, Arturo Menorrek zuzendutako ekoizpen bat, non parte hartu duen, besteak beste, Carlos de Hitak, naturaren soinuetan adituak. Zintak 2020 Goya sarietarako bederatzi izendapen ditu.

Ekoizpen berri horrek hiru istorio biltzen ditu:
- Alde batetik, Acajú ekoiztetxeko lantalde teknikoarena, zeina saiatuko baita otsoak filmatzen natura bete-betean. Erronka zail horri erantzun beharko diote, eta halako filmaketa batek sortzen dituen arazo ugariak gainditu.

- Beste alde batetik, otso saldo baten bizimodua erakutsiko da, haren ingurune naturalean. Ikusiko dugu nola jaiotzen diren otsokume berriak, eta ezagutuko dugu nolakoa den familia-klan baten egunerokoa.

- Gainera, sartuko gara otsoaren errealitate sozialaren barruan: espezie bat, zeinak bihotza sutan jartzen baitu irrikaz nahiz gorrotoz, eta maitasuna eta gaitzespena sortzen baititu. Abeltzainak, otsoaren alde eta kontra daudenak.

Hiru kontakizun paralelo, denboran eta espazioan, azkenean bat egingo dutenak.

Ahalegintzearen eta gainditzearen kronika bat, ezagutzera eman nahi duena zer-nolako garrantzia duen otsoak ekosistema iberiarretan, eta zer kontserbazio-arazo dituen. Hori dena zinema digitaleko kamerarik modernoenekin filmatua, filmaketa-tresnarik aurreratuenekin. Irudi eta soinuzko ikuskizun bat gure zentzumenentzat.

NOIZ: Azaroak 6, asteazkena

ORDUA: 19:00etan

TOKIA: NIESSEN

 

 

Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1