• AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Txakurrak eduki eta zaintzeko udal-ordenantza

2018ko matxoaren 20ko G.A.Oeko 56. zenbakiko aldizkarian iragarkia argitaratu zela Txakurrak eduki eta zaintzeko Udal Ordenantza Arautzailearen Lehen aldaketa-ri buruzko hasierako onespenaren iragarkia.

Hori dela eta, jakinarazten da espedientea jendaurrean dagoela 2018ko matxoaren 21etik maiatzaren 7ra bitarte (biak barne), eta bera kontsulta nahi duenak Ingurumen Saileko bulegoetara jo beharko duela (Udaletxeko 3. solairuan).

+info

Azken Berriak:

22 September 2019

  • Arditurriko Bide Berdearen 8. eguna
    Bide berdeek badute bidegorriek ez duten berezitasun garrantzitsu bat, garai batean trenbidea izatearena hain zuzen ere. Arditurriko bideari merezi duen aintzatespena emateko antolatu dugu bizikleta martxa irailaren 15ean, igandea. Beraz, garai batean Arditurriko meategietatik Pasaiako portura mea garraiatzeko erabiltzen zen trenbidea festa giroan murgilduko da, eta hainbat ekintza antolatu dira egun honetarako: Egunari hasiera emateko, […]
  • Bigarren eskuko bizikleten merkatua
    Irailaren 13an, ostirala, bigarren eskuko bizikleten merkatua antolatuko du beste urte batez Errenteriako Udalak Gamon Zumardian. Arratsaldeko 16:30etik 20:00etara egongo da zabalik. Gordailu-zerbitzua 15:00etatik 16:30era egongo da zabalik. Ekarri saldu nahi duzun zure bizikleta edo mugikortasun jasangarriarekin lotutako objektuak (patinak, patineteak, trizikloak, osagarriak…). Ez da onartuko 500 € baino prezio garestiagorik. Doako Gordailu sistema bidezko […]
  • Asteburu honetako Nekazaritza Ekologikoaren V. Azoka aurkeztu dute
    Irailaren 7an, larunbata, Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren V Azoka ospatuko da Gamon Zumardian. Errenteriako Udala, Behemendi, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Biolur Elkarteak antolatutako azoka honetan, Euskal Herriko baserrietako elikagai ekologiko desberdin asko ezagutzeko eta erosteko aukera izango dugu goizeko 10:00etatik14:00ak arte. Euskal Herriko leku desberdinetako ekoizleak egongo dira azokan eta modu berean produktu anitz topatuko dugu […]
  • Auzo-konpostaje guneetako ikuskaritza abuztuaren 27an
    Hurrengo asteartean, udalerrian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Errenteriako Udalak. Lan horiek Udalak 2014 urtean abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 9:30tan abiatuko dira Fanderiako konposta […]
  • Udalak Fanderiako Errota Interpretazio Zentroko taberna-jatetxearen kudeaketa esleitzeko dokumentazioa aurkezteko epea zabaldu du
    Udalak Fanderiako Errotako Ibaiaren Interpretazio Zentroko (Ibaiaren Etxea) taberna-jatetxearen lizitaziorako eskaintzak aurkezteko epea, hasieran abuztuaren 6reko aurreikusia, zabaldu du. Horrela, eskaintzak aurkezteko azken eguna izango da abuztuaren 22a 14:00 arte, eta informazio gehiago eskura daiteke https://errenteria.eus/zu/kontratatzailearen-profila/plataforma-ej/ webgunean, 943 449 608 telefono-zenbakian edo kontratazioa@errenteria.eus posta elektronikoko helbidean.
Iraila 2019
A A A O O L I
26 27 28 29 30 31 1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30 1 2 3 4 5 6