• AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Oiartzun ibaiaren birgaitzea Fanderian

AutopistAzpiaErrenteriako Udalak onartutako Oiartzun Ibaiaren inguruneko Paisaiaren ekintza-planaren baitan, AP-8 autobideak Oiartzun ibaiaren gainean dituen biaduktuen egokitzapen eta paisaia-integrazioari buruzko ikerketa gauzatzen ari da Errenteriako Udaletxeko Hirigintza eta Ingurumeneko Saila.


Bertako erabilera zein den eta bertatik igarotzen diren pertsonek eremu honi buruz duten balioespena ezagutu asmoz online galdeketa bat prestatu du Udalak.

Aldi berean, egun hauetan zehar eta ordu ezberdinetan, ikerketa burutzen ari den enpresako langileak inguru horretan arituko dira kale-galdeketa egiten.

GaldeketaIrudiEUS

Azken Berriak:

22 November 2019

  • Trukegunea abian jarri dute Galtzarabordan, Hondakinen Prebentziorako Europako astearen barruan
    Hondakinen Prebentzioarako Europako Astea azaroaren 16a eta 24a artean egingo da aurten. Europako Batzordeak sustatzen duen ekimenen honen bitartez, Europa osoko eragileek bilatzen dute berrehondakinen sorrera saihestea eta birziklapena bultzatzeko ekintza iraunkorrak indartzea. Aurtengo gaia sentsibilizazioa eta komunikazioa izango da. Udalak hiru ekimen burutuko ditu herritarrak sentsibilizatzeko asmoz eta produktuen berrerabilpena eta hondakin gutxiago sortzeko […]
  • Tona bat hondakin baino gehiago jaso eta garbitu ditu aurten Udalak Errenteriako ibaietatik
    Errenteriako Udalaren eta Behemendi Landa Garapenerako Elkartearen artean egindako akordioaren arabera, ekainean eta irailean brigada batek bi garbiketa kanpaina egin ditu Oiartzun ibaiaren ubideetan eta Tolarieta, Masti, Lintzirin eta Epentza ubideen erretenetan. Naturgune horietatik 1.000 kilogramo hondakin baino gehiago bildu dituzte, plastikoak batez ere. Horrela, 2016an sorturiko ekimenari ematen zaio jarraipena. Oiartzun Ibaiari dagokionean, Oiartzungo […]
  • “Barbacana, la huella del lobo” filma ikusgai Errenterian
    GNaturaldiak ekoizpen berri hori ekarriko du Errrentiara hurrengo asteazkenean, azaroak 6, 19:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Zuzendaritzako GNaturaldia programak naturara hurbiltzen gaitu, otso saldo bat erakutsiz, haren ingurune naturalean, zeinak errealitate ezezagun bat azaltzen baitu: otsoen eta nekazaritza estentsiboaren arteko harremana. Hedabideek bazter utzitako mundu bat, non otsoak eta artzainak aldi berean existitzen diren, gatazkarik […]
  • Ingurumen Aholku-kontseiluaren (IAK) bilera bihar
    Bihar, urriak 30, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan Errenteriako Ingurumen Aholku-kontseiluko (IAK) kideak bilduko dira ingurumeneko hainbat gai jorratzeko: Aholku kontseiluaren ordezkari politiko berriak izendatzea; ingurumen sailaren lan-ildoaren berri ematea, etab. IAK Errenteriako ingurumenaren babeserako elkarteez, gizarte-eragileez, bestelako eragileez eta ordezkari politikoez osaturiko batzordea da, eta Errenteria hiri iraunkorragoa izatea du oinarrizko helburua. Informazio gehiago jasotzeko sakatu […]
  • 50/50 proiektuak eskualdeko 4 ikastetxe saritu ditu Oarsoaldean energia-eraginkortasunean laguntzeagatik
    Cristobal Gamon ikastetxea, Karmengo Ama herri ikastetxea, Elizalde herri eskola eta Lezo herri eskola izan dira onuradunak. Ostiralean 50/50 txekeak entregatu zizkieten energia-eraginkortasunarekin zerikusia duen proiektuan parte hartu duten Oarsoaldeko 4 herri-ikastetxeei. Nolanahi ere, eskualdeko energia planak aurrez ikusten dituen sentsibilizazio-jardueratan kokatuta dago. Proiektua Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoen Sailak finantzatzen du eta […]
Azaroa 2019
A A A O O L I
28 29 30 31 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 1