• AñarbeAñarbe
  • NiessenAzokaBertako produktuen kontsumoa
  • Eguzki plakakEnergia berriztagarriak
  • Herri-baratzakHerri-baratzak
  • Portuko txatarraKutsadura atmosferikoa
  • Bidegorria+bizikletakMugikortasun iraunkorra

Zarataren kontrako Ekintza-planaren osaketa

Zaratari aurre egiteko dokumentuen osaketan parte hartu:

Zarata-mapa eta diagnosiaEkintza-planaren zirriborroa

Zarata-mapa zein diagnosia osatu eta hiritarrekin partekatu ostean, Errenteriako Udalak jasotako emaitzekin Zarataren Ekintza-plana osatu du. Aurreko fasean bezala, oraingoan ere hiritarrekin partekatu asmo du Udalak. Horretarako, 2017aren hasierara arte luzatuko diren auzo-bilerak abiatu ditu.

Gehiago irakurri...

Azken Berriak:

25 March 2019

  • Errenteriako airearen kalitatea hobetu da, EHUren ikerketa baten arabera
    Airea guztiok kutsatzen dugun baliabide naturala da, eta jendearen osasunean kalitate txarreko airea arnasteak baino inpaktu handiagoa duten arrisku gutxi daude. Gizarteak bere atmosfera-ingurunearen eta Ingurumenaren baldintzen berri izan behar du, eta gai horretan eskumena duten administrazioak dira eskaera horri erantzun behar diotenak. Udalaren Ingurumeneko Sailak kontratatu zuen eta 2018. urtean zehar Kimika Fakultateko Ingeniaritza […]
  • Asteartean udalerriko auzo-konpostaje guneetako ikuskaritza gauzatuko du Udalak
    Martxoaren 26an Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Lan horiek Errenteriako Udalak duela 4 urte abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:00tan abiatuko dira Fanderiako konposta […]
  • Errenteriako XI. Lore eta Landareen Azoka egongo da larunbatean
    Errenteriako XI. Lore eta Landareen Azoka Berezia ospatuko da datorren larunbatean, martxoaren 23an. Azaokaren hamaikagarren urteurrenean, bere partaideen kopurua haunditzen jarraitzen dute, azoka indartuz. Larunbateko azokan 19 partehartzaile izango dira, horietako 9 lore eta landare ekoizleak direlarik. Bertan, ekoizle bakoitzak bere ekoizpena jarriko du erakusgai. Azokan parte hartuko duten landare haztegien artean, landare mota bereziak […]
  • Udal baratze parkean partzela bat eskuratzeko deialdia zabaldu du Udalak
    Udalak berriki ireki du Errenteriako Baratze Parkeko 77 udal baratzeen erabilera lizentziak emateko deialdia. Lur-sailak Arramendi gainean kokatuta daude. Guztira 77 lursail dira: 30metro koadroko 42 baratze eta 60 metro koadroko 35 baratze, hain zuzen. Errenteriako Baratze Parkea, Gipuzkoako beste hainbat herritan bezala, Baratze Parke Sarean sartuta dago eta sare honen bitartez informazioa eta aholkularitza […]
  • Errenteriako Udalak herriko pinudien kudeaketari eta ingurumena eta osasun publikoa babesteari buruzko mozioa onartu du
    Joan den urtarrilean Naturkon Elkarteak, Gipuzkoako Plataforma ekologistak, herriko pinudiei eta ingurumena eta osasun publikoa babesteari buruzko mozioa aurkeztu zuen bere bozketarako, intsignis pinua erasotu duen banda marroiaren izeneko gaixotasunaren kudeaketaren inguruan. Intsignis pinuaren eta beste espezie exotikoen egur-monolaborantzak baso-ekosistemen bioaniztasun-galera eragin dutela baieztatzen dute idatzian. Gainera, gaur egungo egur-politikaren ondorioz gure lurraldeko baso naturalen […]
Martxoa 2019
A A A O O L I
25 26 27 28 1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31